Ingurumena

Errauste plantaren kutsaduraren datuak bilduko dituzte

Zubieta Lantzen elkarteak iragarri du kontrol zientifikoak egingo dituztela

Erredakzioa
2019ko irailaren 5a
20:44
Entzun

Zubieta Lantzen elkarteak iragarri du kontrol zientifikoak egingo dituztela aztertzeko zer kutsadura eragiten duen errauste plantak bere inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarria du aurki zabalduko dutela Zubietako erraustegia. Talde horrek salatu du egitasmo «inposatua» dela, eta kezka azaldu du osasunean izan dezakeen eraginagatik. Horregatik, jakinarazi du bi eragile kontratatu dituela jarraipena egiteko: laginak hartuko dituzte egunotan, erraustegia martxan jarri aurretik egoera nolakoa den jakiteko, eta abian denean hartutako laginekin alderatuko dituzte. Datuak publiko egingo dituzte.
Aldundiak ere esana du jarraipena egingo duela Biodonostiak. Zubieta Lantzen-ek bateragarritzat jotzen ditu denak. «Gure ikerketa independenteak beren emaitzekin konparagarriak edo osagarriak izango dira». Oilategiak, lur eremu batzuk eta landareak aztertuko dituzte. ToxicoWatch fundazioa izango da aztertzaile bat, eta bestea, «Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa bat».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.