EAJk komunikabideetara bidali duen akordioaren arabera, Zubietako errauste plantaren inguruan lau puntu adostu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiarekin:
•2.2. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Batzordeak, Araudiaren 161.2 artikuluak dionari jarraiki, Hiri Hondakinen kudeaketaren plangintzaren inguruan erakunde honetan hartu diren erabakien azterketa eta jarraipena egingo du.
•2.3. Era berean, Batzordeak ezagutu eta aztertuko ditu, kasuan Foru Aldundiak indarrean dagoen Foru Araua (abenduaren 23ko 7/2008 Foru araua Gipuzkoako Hiri HondakinakKudeatzeko 2002-2016koPlan Orokorraren aurrerapen agiria (2008-2016) onartzen duena) aldatzeko Batzar Nagusietara igor ditzakeen proposamenak.
•2.4. Batzorde honek 2012ko ekainaren 30a baino lehenago hartuko du erabakia.
•2.5. Bitarte horretan (ekainaren 30a bitartean) Bildu koalizioak ordezkaritza nagusitasuna duen inongo erakunde edo/eta entitatek ez du inolako erabakirik hartuko orain arte aurreikusita eta onartuta dauden Hiri Hondakinen kudeaketarako azpiegituren gauzatzea eragotzi edo oztopatuko duenik.
Errauste plantari buruzko akordioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu