Errauste plantaz azalpenak emateko, Ormazabalen agerraldia eskatu du EBk

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Zubietako errauste plantaren inguruan BERRIAk atzo kaleratutako informazioaren karietara, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak «udalen subiranotasuna zapalduko duen» galdetu du EBko Gipuzkoako batzarkide Mikel Izagirrek. Hala, partzuergoko lehendakari Carlos Ormazabalen agerraldia eskatu du hori argitzeko. «Garbi dago errauste plantak publikotik gutxi izango duela, onartu dituen konpromisoen ondorioz, azpiegitura finantzatuko duten banketxeen eta erakundeen interesetara makurtu baita partzuergoa». Izagirreren arabera, onartezina eta eskandalagarria da udalak konpromiso horiek betetzera behartzea, eta zaborra azpiegitura horietara eramatera behartzea.

Donostiako ezker abertzaleak ere salaketa egin du: «Azkenean garbi geratu da EAJren eta PSOEren benetako helburua errauste planta eraiki eta kudeatuko duten enpresei izugarrizko negozioa bermatzea dela, eta ez hondakinak ahalik eta gehien murriztea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.