Errauste plantaz hitz egin nahi du EAJk Garitanorekin
DONOSTIA. Zubietako errauste plantaren inguruan hitz egiteko, «berehala» bilera bat egin nahi du EAJk Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanorekin. Plantaren oinarrizko proiektua onartu izana «pozik» hartu du EAJk: «Txosten juridiko eta teknikoek diote proiektuak legea betetzen duela». Hala, arduraz jokatzeko eskatu dio Bilduri: «Errespeta ditzala gehiengoz hartutako erabakiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu