Erraustearen arriskuak ikertuko ditu Arabak

2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Arabako Diputazioak errauste plantak eragingo lituzkeen arriskuak aztertuko ditu. AGAK, Arabako Kontzejuen Elkarteak eta Lurra plataformak Gasteizen uztailean Olatzagutiko errauste labearen kontraegindako prentsaurrekoaren ostean, azterketa hori aurrera eramatea onartu du. Momentuz, besterik zehaztu gabe, Arabako ekosisteman izango lukeen eragina eta sortuko lituzkeen arriskuak ikertzeko asmoa azaldu du diputatuen kongresuak; «betiere Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean», Javier Ruiz de Arbulo diputatuak zabaldu duenez. Hala ere, «Arabak baztertu egiten du hondakinen kudeaketa mota hori eskualdean», gogoratu du UAGAKO Idoia Arrazolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.