Erraustearen aurkako mosaikoan parte hartzeko eskatu du EH Bilduk

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko aurkeztu duen plan berria babestu du koalizioak

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
EH Bildu koalizioa osatzen duten lau alderdiek —ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak—dei egin diete herritarrei igandean erraustearen kontra egingo den mosaikoan parte hartzera. «Herritarrei azken ahalegina eskatzen diegu, guztion artean errauste plantarik gabeko Gipuzkoa eraiki dezagun».

Aurreko astean Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako hondakinen plan berriaren alde egin du EH Bilduk: «Prebentzioan, berrerabiltzean eta birziklatzean oinarritutako konponbidea proposatu du, Europatik datozen irizpideak kontuan hartuta. Diru gutxiago beharko da gauzatzeko, eta 120 lanpostu sortuko ditu».

EAJren, PSE-EEren eta PPren jarrera kritikatu du koalizioak. «Nolatan ari dira erraustea defendatzen eta urte gutxian hondakinen %80 birziklatzea ahalbidetuko duen sistema bat bazterrean uzten?». Jarreraz aldatzeko eskatu dio EAJri. «Gu prest gaude %75etik gorako birziklatze emaitzak ematen dituen bilketa moduak aztertzeko. Horretara iristen den ezer ez da onuragarria».

Bestalde, Donostian izan da Roald Hoffman, 1981ean Kimikako Nobel saria jaso zuen kimikaria. Haren arabera, bai birziklatzeak eta bai errausteak ondorioak dituzte ingurumenean. «Biak dira beharrezkoak, beren kabuz ez baitute konpontzen hondakinen kudeaketaren arazoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.