Erraustegia Artzabaletan egitea erabakiz sinatu duten hitzarmen horretan jasotzen denez, maiatzaren aurrena baino lehenago kontsortzio bat osatuko dute Gipuzkoako zaborrak kudeatzeko. San Markosko zaborrak Lapatxera, Urtetara eta Sasietara eramatea ere dokumentu horretan arautzen da. Orain, Udaleko osoko batzarrak onartu behar du hitzarmena, Diputazioak ere bai, eta baina Gipuzkoako mankomunitateek ere.
Donostiako Ingurugiro zinegotzi Denis Itxasok azaldu duenez, errauskailua ezartzea erabaki duten Artzabaletako gunea herri guneetatik "arrazoizko distantziara" dago; bai orain dauden herri guneetatik, eta baita gero sortuko direnetatik ere, espetxea kasu.
Itxasok azaldu duenez, Zubieta inguruetan errauskailua egiteko tokirik aproposena hori da atariko txosten baten arabera. Osoko batzarrean gaia erabakitzerako txosten hori osatuta egongo dela jakinarazi du.
Gobernu Batzordea "derrigortuta eta konbentzitu gabe" iritsi da erabaki hori hartzera, Itxasoren iritzian. "Hau ez da modua horrelako gai garrantzitsuak konpontzeko". Mankomunitateek eta Diputazioak derrigortutakoa egin dutela dio.
erraustegia
Erraustegia Artzabaletan egitea erabaki du Donostiako Udalak
Zubietan egingo dute erraustegia, Usurbil aldera ematen duten lurretan, hain zuzen ere Artzabaletan. Hala erabaki du Donostiako Udaletxeko Gobernu Batzordeak (PSE-EE). Udaleko Ingurugiro zinegotzi Denis Itxasoren iritzian, herri guneetatik "arrazoizko distantziara" dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu