Zubietako errauste plantaren eta eredu ekonomiko eta politikoaren aurka igandean abiatutako protestak ez du etenik, goizean Donostiako Gipuzkoa plazatik bota badituzte ere. Protestan ari direnek 18:30erako deitu dute mobilizaziora, eta ordu horretan ehunka lagun batu dira Bulebarrean. Gipuzkoa plazara joaten saiatu dira, baina ertzainek eten egin diete bidea, eta Bulebarretik Gipuzkoa plazara doan Elkano kalean eseri dira. Bertan aritu dira batzarra egiten. Tentsio uneak ere izan dira, baina atzera egin dute poliziek, eta plazara heldu da martxa. Bideoa: tirabirak Elkano kalean Ertzaintzaren eta manifestarien artean (@GipuzkoaZutik).
Protesta baketsua lehertu nahiean gutako bat eraman nahi izan dute, baina heldu dio. BIZITZA DEFENDATZEN DUGU. pic.twitter.com/gN3zyKBaRE
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Lortu dugu plazan gaude pic.twitter.com/T4FbVhmB2T
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Ez, ez errausketarik ez!
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Hemen gaude bizitzaren alde.#GipuzkoaPlazarapic.twitter.com/RvEFKTlnNY
Jendetza, lurrean @berria "hemen gaude, bizitzaren alde" oihuak pic.twitter.com/XlJpFxO8I8
— Maialen Unanue (@m_unanue) 2016(e)ko ekainak 1
Atzera egin dute momentuz ertzainek. Isiltasun eseke batzarra hasteko. Txaloak. @berria
— Maialen Unanue (@m_unanue) 2016(e)ko ekainak 1
Goizean hasi da Udaltzaingoa Gipuzkoa plazan kanpatuta zeudenak bidaltzen, eta Ertzaintzaren laguntza izan du horretarako. Hasieran, tentsio uneak izan dira, baina, batzar txiki bat egin ostean, lekua beraiek hustea erabaki dute han zeudenek. Lekukoek jakinarazi dute hasieran "tentsio uneak" bizi izan direla. "Dena apurtzen eta lapurtzen ari dira", adierazi du Gipuzkoa Zutik-ek. Baina, poliziek kanpalekuaren zatirik handiena kendu ostean, protestariek berek ekin diete gauzak kentzeari, Poliziaren begiradapean. Tartean behin "errausketarik ez!", eta gisako oihuak entzuten ziren. Bideoa: Erraustegiaren aurkako kanpaldia Bulebarrean (Lara Madinabeitia, BERRIA TB).
[youtube]https://youtu.be/EyvWE42_th4[/youtube]
Gipuzkoa plaza hustuta, garbitzaileak arrastoak ezabatzen ari diren bitartean, Bulebarrera joan dira erreustegiaren kontrako mugimenduko kideak, eta han, batzarra egiten ari dira, aurrerantzean zein jarrera hartu erabakitzeko. Ertzaintza gertutik jarraitzen ari da mugimendua, eta udaletxe inguruan daude hamar bat furgoneta.
#GipuzkoaPlazara@berria batzarra Bulebarrean pic.twitter.com/FAQKIbKlk7
— Jon Olano (@olano_urkia) 2016(e)ko ekainak 1
Beraiekin izan da abokatua. Gipuzkoa plazara joan da, kanpaldian zeudenei laguntzera.
Kanpindendak kentzen hasi dira pic.twitter.com/bx5ojOk8se
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Egin dute protesta originalik ere. Esate baterako, letxugak eskaini dizkiete udaltzainei.
Letxugak opari, bizitza ere kendu nahi digutenentzat pic.twitter.com/RnOyvaDKyC
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Igandean abiatu zuten kanpaldia Gipuzkoa plazan, errauste plantaren kontrako giza kate jendetsua amaitu ostean. Hain justu, planta hori eraikitzea galaraztea da protesta egin dutenen helburu nagusia. Han geratzeko asmoa zuten, bota arte, eta horretarako lantaldeetan antolatu ziren: besteak beste, komunikazioa, logistika, aisialdia, formakuntza, otorduak eta garbiketa.