ERRAUSTEGIA

Erraustegiaren galdeketarako berme batzordea aurkeztu dute Usurbilen

Urriaren 21ean, 22an eta 23an egingo dute Zubietan (Gipuzkoa) egin asmo duten erraustegiari buruzko galdeketa. Erraustegia egitea nahi al duzu? izango da herritarrek erantzun beharko duten galdera.

Erraustegia Erabakia plataformaren aurkezpena, berme batzordeko zenbait kiderekin. BERRIA
2016ko irailaren 17a
16:05
Entzun

Erraustegia Erabakia plataformak hamabi herritarrez osatutako berme batzordea aurkeztu du gaur Usurbilen (Gipuzkoa). Batzordearen zeregina galdeketaren prozesu osoa ikuskatzea eta protokoloak ezartzen duenaren arabera betetzen dela bermatzea izango da. "Gizarte anitz honen isla da osatu den berme batzordea. Bertan herri honetan erreferentzialtasuna duten elkarteko kide, kirolari, artista, hiritarren parte hartzeko teknikari eta administrazioan, irakaskuntzan eta osasungintzan lanean diharduten pertsonak daude".

Irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an egitekoak ziren galdeketa, baina Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irailaren 25era aurreratu zituztenez, galdeketa atzeratzea erabaki zuten.

Izatez, galdeketa antolatzeko udalari eskatu zion Erraustegia Erabakia plataformak, baina Espainiako Gobernuak ez zion baimenik eman egiteko. Horren ondorioz, udalak herritarrei itzuli zien galdeketa egin edo ez erabakitzeko ardura, eta aurrera egitea erabaki zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.