Ernaik egindako deialdiari ehunen bat ikaslek erantzun diote, eta martxa egin dute errauste planten kontra. Lasartetik abiatu dira, eta Zubietan egiten ari diren erraustegiaren lanetaraino iritsi dira.
Heldu da manifestazioa Zubietako erraustegiaren ingurumaritara @berriapic.twitter.com/KdXKKbjFRL
— Maider Galardi F. Agirre (@MaiderGalardi) 2018(e)ko irailaren 20(a)
“Ustelkeriaren, sistema kapitalista eta heteropatriarkalaren eta saldukeriaren ikurra da erraustegia”, salatu dute antolatzaileek: “Gure osasunarekin negozioa egiten ari dira”.
Asteburuan Iraultza Txikien Asanblada egitekoak dira Zubietan, eta hara joateko deia egin dute manifestazioan elkartu direnek.
Izan ere, gaur eta bihar errausketa plantei buruzko kongresu bat egiten ari dira Bilbon, eta egunotan horren kontrako hainbat mobilizazio ari dira egiten.