Errausketa

Erraustegiaren kontrako elkarretaratzeak egin dituzte Gipuzkoako osasun etxeen parean

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzeak antolatu ditu Gipuzkoako osasun etxeen parean, errausketak osasunarentzako dituen kalteez ohartarazteko.

Errauskailuaren kontrako elkarretaratzea, gaur, Lasarte-Oriako osasun etxearen parean (Gipuzkoa).
2018ko apirilaren 18a
21:28
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki asmo duen erraustegiaren kontra mobilizatu dira Gipuzkoako herri ugaritan. Osasun etxeen parean elkartu dira, errausketak osasunarentzat dituen arriskuez ohartarazteko eta aldundiari erraustegiaren proiektua geldiaraz dezala eskatzeko.

Ehunka lagun elkartu dira, besteak beste, Donostian, Legazpin, Villabonan, Hernanin, Bergaran, Lasarte-Orian, Pasaian, Andoainen, Iruran, Mutrikun, Oiartzunen, Tolosan, Zarautzen, Zumaian eta Usurbilen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.