Errausketarik ez, osasuna bai, alternatiba badago! esaldia osatzen zuten letrak erakutsi dtuzte Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek, gaur, Donostian. Kontxako hondartzan, uraren ertzean egin dute giza katea, estropada ikustera joandakoek antzemateko moduan.
Errausketarik ez, osasuna bai, alternatiba badago! #erraustegiagelditu@ErrausAurkMugipic.twitter.com/3hPHXST33B
— askatasun taupadak (@aurrerabolie) 2018(e)ko irailaren 9(a)
Giza katea hasi aurretik pankarta jartzen ari ziren batzuk identifikatu dituztela salatu dute.
Mobilizazioan, erraustegia ez dela beharrezkoa aldarrikatu dute, pertsonen osasunerako "larriki kaltegarria" izan daitekeela, "klima aldaketa eragiten duten gasen igorle nagusia izango dela" Gipuzkoan, eta haren eraikuntza eta funtzionamendua oso garestiak direla. Horregatik, alternatiba merkeago eta osasuntsuagoak badaudela azpimarratu dute.