Erraustegiaren aurkako mugimendua

Erraustegiaz erabakitzeko, herritarrentzat hitza eskatu dute ehunka lagunek Donostian

Abuztock jaialdian, GuraSOS plataformak Gipuzkoako Foru Aldundiari galdegin dio har dezala kontuan mintzaide gisa. Esparru ugaritako herritarrak elkartu dira Gladys Enean.

Garbiñe Biurrun, Abuztock jaialdian, ehunka lagunen aurrean hitza hartu ostean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 4a
09:04
Entzun

Zubietako (Gipuzkoa) errauste plantaren egitasmoan eztabaida zabaltzea eta herritarrek hitza izatea. Hori izan dute aldarri Abuztock jaialdian, Donostiako Gladys Enea parkean. 18:00etatik aurrera, ehunka lagun elkartu dira, Osasuna lehenbizi. Guk erabakitzen dugu, entzungo gaituzte lelopean, GuraSOS plataformak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.

Musika eta hitzaldi txikiak izan dira: Garbiñe Biurrun epaileak, Joxanton Artze poetak, Jakoba Errekondo paisajistak eta Bide Ertzean eta Petti musikariek parte hartu zuten, besteak beste. Herritarrek informazio eskubidea dutela gogorarazi du Biurrunek: "Eztabaida guneak zabaldu eta eztabaida garrantzitsuena gure esku utzi. Eta, horretarako, harreman estua eta zintzoa izan behar da erakundeen eta herritarren artean. Hori ez da gertatzen ari errauste plantarekin, eta ez dakit non dagoen arazoa parte-hartze prozesu bat ez irekitzeko".

Joxe Mari Izeta GuraSOSeko kideak ere prozesu parte hartzaile bat eskatu du: "Mobilizatzeko unea da. Herritarren ahotsa irmoa bada, prozesu parte hartzailea egin egingo da. Pilota gure teilatuan dago". Gipuzkoa "hondakinen gatazka" izatetik "gatazka demokratiko bat" izatera igaro dela adierazi du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.