Irudia. Bilbo
«ERRAZA DA BAKERA OHITZEA»
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako kanpainaurreko ekitaldien karietara, Bilbon izan da Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren presidentegaia. Espainiako Gobernuko Barne ministro ohiak nabarmendu duenez, atzoko bisitan aurrekoetan baino segurtasun «parafernalia» gutxiago behar izan zuen. «Zeinen erraz ohitzen da bat bakera». Egoera honetara iristeko, baina, sozialistek «garesti ordaindu» behar izan dutela nabarmendu du Rubalcabak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu