Errazkin eta Oses Tolosan atxikita dauzkate oraindik
PARIS. Ugaitz Errazkin eta Jose Javier Oses Frantziako Poliziaren esku daude oraindik, Tolosan (Okzitania). ETAko kide izatea leporatuta, asteartean atxilotu zituzten Errazki eta Oses. Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak elkarrekin egin zuten operazioa, Albi herrian. Bi atxilotuak datozen orduetan Parisera eramango dituztela espero da, epailearen aurrean agertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu