Erraztiren arabera, Jose Maria Aznarren Gobernuak "euskal instituzioen aurka daraman estrategiaren adibide garbi bat" da erabaki hau. Hala ere, botere judizialeko magistratu batzuen eta bestee artean ere banaketa egin beharra dago EA presidentearen arabera. Sektore batzuk PPren esku-sartze hori salatu dutela nabarmentzen du Erraztik, "baina CGPJko zenbait aurpegi ezagunek PPren estrategiarekin adostasun gehiegi dituzte".
PP eta PSOEri "erabateko diskurtso hipokrita" edukitzea egotzi die Erraztik, eta euren helburu bakarra 2004ko Espainiako hauteskundeak irabaztea dela azpimarratu.
"Zirriborroaren filtrazioa interesatua izan da"
Correo taldeko hiru egunkarik atzo kaleratutako filtrazioa "interesatua eta zorigaitzekoa" izan dela salatu du Begoña Erraztik, helburu bakarra "omena kentzea" delako. "Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den proposamena baldintzatzea du helburu filtrazio honek, irailera bitartean planari omena kendu eta Aznarri zeresana jartzeko".
Batasunaren ilegalizazioa
Errazti: "Botere judizialak Jose Maria Aznarren Gobernuari men egiten diola erakusten du CGPJren erabakiak"
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) EAEko Desadostasunaren Salaren osaera baliogabetzeak "ez du harriduraz hartu" Begoña Errazti EAko presidentea. Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "PP eta botere judizialaren zenbait sektoreen artean botere banaketa urratzen duen harreman estu eta antidemokratiko bat dago zoritxarrez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu