Euskal gatazka politikoa

Errazti: "Estatutua agortuta dago, eta euskal gizarteak marko hori gainditzeko eskaera egin du"

Eusko Alkartasuneko presidente Begoña Erraztiren esanetan Estatutua agortuta dago, eta euskal gizarteak marko hori gainditzeko eskaera egin du. Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean egin ditu adierazpen horiek Erraztik. Madrilek "euskaldunon eskubideak gero eta gutxiago errespetatzen" dituela nabarmendu du eta "Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Espainiako Fiskaltzaren independentzia eza" salatu du.

2003ko abuztuaren 13a
15:49
Entzun
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak igandeko manifestazioan egindako adierazpenak ere hizpide izan ditu Erraztik. "ETAk 1977an egin zuen proposamenari EAJk muzin egin ez balio, gaur egun ez litzateke hildakorik eta bonbarik izango", esan zuen Otegik, "eta gauzak denboran atzera eginez ezin direla justifikatu eta ezin direla estrapolatu" adieraziz erantzun dio Erraztik. "Batasunak bere posizio politikoa argitu behar du eta independentzia politikoarekin jokatu, euskal gizarteak ETAri eskatzen diona berak ere exijituz".

'No apartheid. Autodeterminazioa' lemapean egindako manifestazioaz eta debekuetaz ere hitz egin du Erraztik. "Nire ustez manifestazioak baimendu egin behar dira, betiere, argi baldin badago gizarteari eragingo ez dioten istilurik ez direla sortuko", azpimarratu du. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia zuzena izan dela esan du EAko presidenteak, eta hortik sortu denguztia "udako ohiko erreakzioak" direla esan du.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren azken epaiak "alderdien baliogabetzeak ez dio alderdikideen eskubideari eragiten" jasotzen du, eta Erraztiren arabera, PPk egiten duena pluralitatea sistematikoki desagertarazteko nahia dela nabarmendu du.

Hala, Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Fiskaltzaren independentzia eza salatu du Eusko Alkartasuneko buruak. "Demokrazia batean demokrazia indartu egin beharra dago behin eta berriz, eta ez hustu, eta hori da PPko Gobernuak egiten duena. PPri ez zaio gustatzen modelo demokratiko hau, eta ez dago darabilen hizkuntza neofrankista hori ikusi besterik", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.