EAk eta Batasunak egingo duten bilera horretara Begoña Erratzi bera, Unai Ziarreta EAko idazkari nagusia eta Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua joango direla zehaztu dute EAko iturriek.
Bestalde, Begoña Erraztik gaineratu du EA parte hartu nahi duten alderdi guztiekin egiten ari den bilera txandaren barruan, datorren uztailaren 21ean PSE-EErekin elkartzekoa dela.
Konponbide prozesua
Errazti:"Denak bilduko gara denekin"
Egungo egoera politikoa aztertzeko agerraldia egin du gaur EAko presidente Begoña Erraztik. Adierazi du alderdi guztiak bildu direla guztiekin eta horrela egiten jarraituko dutela: "Denek jarraituko dugu denekin biltzen. Alderdien mahaia osatu aurreko lana da". Erraztik jakinarazi du datorren ostiralean Batasunarekin bilduko direla Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu