Politika

Erraztik dio EA barruan ez dagoela krisirik

EA barruan ez dagolea krisirik nabarmendu nahi izan du gaur Begoña Errazti EAko lehendakariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Bizkaian sektore kritikoa sortu nahian dabiltzan 19 karguk "errealitatea distortsionatu" besterik ez dutela egiten dio. Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapateroren talantearen praktika "euskal instituzioekin dituen konpromezuak ez betetzea" dela iritzi dio, eta horren aurrean, Euskal Herriaren interesak" sendotasunez defendatu besterik ez dela geratzen azpimarratu du.

2004ko uztailaren 30a
11:44
Entzun
EA barruan bakoitzaren iritzia zein den oso argi geratu dela uste du alderdi horretako lehendakariak, eta Bizkaian 19 karguk osatu nahi duten korronte kritikoak errealitatea distortsionatu nahi dutela salatu du.

Berak, EAren "proiektu indartsu" baten alde apustu egiten duela azpimarratu du Erraztik, herriaren etorkizunaren alde egin nahi duela "subirautza klabeetan" .

Zapatero eta Ibarretxeren arteko bilerari erreferentzia eginez, Euskal Herritarren interesak ondo defendatzeko eskatu dio Ibarretxeri. Zapateroren talanteak honetan datza Erraztiren iritzian: "euskal instituzioekin dituen konpromezuak ez betetzean, sistematikoki". Horren aurrean, "sendotasun guztiarekin gure interesak defendatu besterik ez zaigu gelditzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.