Politika

Erraztik dio PSE-EEk eta EAJk ez dutela Jaurlaritza gobernatzeko akordioa egingo

EAko lehendakari Begoña Erraztik esan duenez, EAJk eta PSE-EEk ez dute Eusko Jaurlaritza gobernatzeko akordiorik sinatuko. PSE-EE oposizioko talderik handiena dela gogorarazi du, eta beraz, haiekin hitz egitea beharrezkoa dela iritzi dio. Nolanahi ere, gobernagarritasuna eta bakegintza banandu behar direla uste du, bat bestearen "truke" ematea "onartezina" delako. Radio Euskadin egin ditu adierazpenak.

2005eko abuztuaren 17a
11:09
Entzun
Igandean Donostian izan ziren istiluei dagokionez, manifestazioa ez zela legez kanpo utzi behar uste duela esan du aurrena, Erraztik, baina, edozein modutara, istiluak ez daudela "justifikatuta" azpimarratu du.

EAJren eta PSE-EEren arteko hizketaldiei buruz, berriz, zera esan du: "Eusko Jaurlaritzak babesak lortu beharko ditu Legebiltzarrean. PSE-EE oposizioko alderdirik handiena da, eta beraz, haiekin elkarlana egin behar da. Nolanahi ere, gobernagarritasuna, eta bakegintza zein normalizazio politikoa banatu behar dira, inolaz ere, bat ezin daitekeelako bestearen truke etorri".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.