Irudia. Sopela

Erre egingo dute Sopelan hildako balea

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
2019ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Igandean Sopelako Atxabiribil hondartzan (Bizkaia) hil hurren agertutako balea Artigasko errauste plantan erreko dute. Atzo, hainbat orduz aritu ziren lanean, hildako balea handik ateratzeko: hiru traktore eta hondeamakina bat behar izan zuten horretarako. Hamazazpi metro luze zen balea, eta 30 tona pisatzen zuen. Gaixotasun baten ondorioz hil zela baieztatu dute Anbar elkarteko teknikariek: zegokion pisuaren erdia zuela azaldu dute. Balearen azalaren, gantzaren eta muskuluen laginak hartu dituzte, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Fakultateko ikerlariek azter ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.