Erreakzio gehiago

Ernai: "Ilusioz eta indarrez eraikitakoa ilusio eta indar berarekin defendatuko dugu"

2015eko ekainaren 18a
18:36
Entzun

Zigortutakoei elkartasuna adierazi die Eleak-ek: "Gurpil errepresiboak aurrera egingo du guk gelditzen ez badugu, erantzun tinko eta bateratu bat emanez". Protesta egiteko deituriko mobilizazioetan parte hartzera deitu du mugimenduak: "Errepresio hau amaitzeko denon konpromisoa da beharrezkoa".

Ernai gazte antolakundeak nabarmendu du tabernak izatetik harago "herritarren bilgune" direla herriko tabernak: "Urteetan lan militanteaz aurrera atera diren guneak dira, auzolanean konponduak edota turnoak eginez zerbitzatuak. Albiste onen ongi etorri edota garai gogorren arnasgune. Adin guztietako jendearen topaleku, borrokarako espazio".

"Ilusioz eta indarrez eraikitakoa, ilusio eta indar berdinarekin" defendatzera deitu du: "Etor dadila Polizia legea eskuan,  baina argi izan dezatela herritarrak aurkituko dituztela parez pare".

Rebeka Ubera Aralarren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, “Europan aurrekaririk ez duen eskandalu juridiko baten aurrean gaude. Herritarrenak diren 103 elkarte eta lokal Espainiako estatuaren esku geratzeak ez dauka ez hanka eta ez buru; ondareen lapurreta argi baten aurrean gaude”.

Uberak adierazi duenez, “oso larria” da Gorenak hartu duen erabakia. “’Dena ETA da’ lelopean ikaragarrizkoak egin ditu Espainiako Justiziak, eta gauden garaietan bagaude ere, bide beretik jarraitzeko asmoa dute”. Aralarreko idazkari nagusiaren esanetan, “lelo hori aitzakia bezala hartuta, demokrazian inoiz lekurik izan behar ez duten jokabideak hartzen jarraitzen du Espainiako botere judizialak”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.