Erreakzio gehiago

2011ko urriaren 18a
08:33
Entzun

Carlos Salvador (UPN): "Bilduk hauteskundeei begira egindako ekitaldia izan da"

"Konferentzian onartutakoan ez dago berritasunik. Bilduk hauteskundeei begira egindako ekitaldia izan da. Salagarria da horren aurrean Espainiako Gobernuak erakutsi duen tolerantzia eta isiltasuna. Hemen zer gertatu den ez dakiten batzuek, ezin digute esan zer egin".

Gorka Maneiro (UPD): "Konferentzia iruzurra eta iraina da demokraziarentzat"

"Baieztatu da konferentzia iruzurra eta iraina izan dela demokraziarentzat. Badirudi nazioarteko bitartekariak ez dakitela zer gertatu den hemen azken 30 urteetan. Gainontzean, ezker abertzaleak erakarriko zituen halako ebazpena sinatzera. Ulertezina da".

Antonio Basagoiti (PP): "Onartutako agiria bat dator ETAren eta Batasunaren tesiekin"

"Konferentzian adostu den agiria onartezina da edozein demokratarentzat. Izan ere, parekatu egiten ditu biktimak eta borreroak. Parez pare jartzen ditu terroristen banda bat eta Espainiako nahiz Frantziako gobernuak agirian onartutako bost puntuak bat datoz ETAren eta Batasunaren tesiekin. Berritasun bakarra da nazioarteko izaera eman zaiela, eta haien kanpaina egin dela. Gainontzean, ez dago berrikuntzarik. Duela 20 urte onar zezaketen agiria. Hau ez da ETArekin amaitzeko bidea. Hori lortzeko modu bakarra legea betetzea da, eta ETA baldintzarik eta eskakizunik gabe desagertzea. Sozialistei ere eskatzen diegu agiria gaitzestea. Izan ere, ETAri arrazoia emateak terrorismoa berriro agertzea ekar dezake".

Carme Chacon (Espainiako Defentsa ministroa): "ETAk behin betiko armak uzteko aukera da2

"Konferentzia ETAk behin betiko armak uzteko aukera da. Gaur [atzo] egun egokia da ETAk armak behin betiko uzten dituela adierazteko. Aprobetxatu dezala aukera. Pauso hori eman ezean, gobernuak irmotasunez eutsiko dio terrorismoaren kontrako borrokari".

Josep Antoni Duran i Lleida (CiU): "Elkarrizketarako plataforma oro da positiboa"

"Donostian egindako konferentzia positiboa da ETAri armak uzten laguntzeko. Elkarrizketarako plataforma oro da positiboa, hala ere, elkarrizketa ez da nahikoa izango ETArekin amaitzeko, eta helburua ETAk armak uztea da".

Oriol Junqueras (ERC): "Indarkeriaren amaierak burujabetza ekar ote dezakeen beldur dira"

"Espainiako Estatuak beldurra du, indarkeriaren amaierak Euskal Herriaren burujabetza ekar ote dezakeen. Espainiako politikariek beti esan izan dute indarkeria barik dena dela posible. Baina orain, indarkeriaren desagerpena iristear dagoen honetan, beldurrak jota daude".

Rosa Diez (UPD): ""ETAk uzten badu, ez da izango dozena bat bitartekari biltzeagatik"

"Izututa nago PSOEk eta gobernuak, gureek, ETAren estrategiarekin bat egin dutelako konferentzia babesterakoan. ETAk uzten badu ez da dozena bat bitartekari biltzeagatik izango, estatuko indarren, epaileen eta gizartearen urteetako borrokagatik baino".

Jose Maria Aznar (PP): "Inoiz ez zaio ordainik eman behar terroristari, ezta ez hiltzeagatik ere"

"Terrorista bati inoiz ez zaio ordainik eman behar, ez hitzen udenean eta ezta hiltzen ez duenean ere. Eskubide estatuak eta legeak garaitu dezake ETA, eta haren porrota eskubide estatuaren eta zibilizazioaren garaipena izango da basakeriaren aurrean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.