Erreakzioak Katalunian

2014ko irailaren 27a
17:06
Entzun

Miquel Iceta (PSC). "Itxaropen faltsuak sortzea" eta "frustrazioa elikatzea" egotzi dio Artur Mas Generalitateko presidenteari.

Alicia Sanchez-Camacho (Kataluniako PP). Kontsultara deituta, Masek katalanak "banandu eta aurrez aurre jartzeko harresi bat" altxatu duela iritzi dio. "Demokraziari traizio" egitea dela uste du.

Oriol Junqueras (ERC). Azaroaren 9an herritarren bozkatzeko borondatea "errespetatua" izateko eskatu du. "Bozkatzea debekatzen badigute, ni bozkatzearen aldeko naiz, eta niretzako desobeditzeak bozkatzea esan nahi du".

Josep Antoni Duran Lleida (UDC). "Egun historikoa" da Artur Masek galdeketarako dekretua sinatu duen eguna.

Josep Rull (CDC). Uste du kontsultarako deialdia ez dela "arazo" gisa ikusi behar, baizik eta herritarren eskaera bat bideratzeko "aukera" gisa.

Albert Rivera (Ciutadans). Demokraziari egindako "iruzur" modura ikusi du galdeketara deitzeko dekretua. Haren iritziz, Masek bere "heriotza politikoa" sinatu du gaur.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.