Joaquin Rodriguez (Katuxa): "Ibardin ez nuen ezagutzen. Taldekideen planoen bidez jakin dut bukaera nolakoa zen. Taldeak, atzo bezala, oso lan ona egin du. Alde handiak izan dira helmugan, eta Itzulia irabazteko lehian izatea gustatuko litzaidake".
Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi): "Gaurko bukaera oso ondo zetorkion Rodriguezi, eta zorionak eman behar dizkiogu. Gure taldea ez dago gaizki: etapa bat irabazi dugu, lidergoa izan dugu egun batean eta ni bigarren nago".