Erreakzioak. USADA: "Norabide onean doan pauso txiki bat da"

2013ko urtarrilaren 18a
10:58
Entzun

Pat McQuaid (UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuneko presidentea): "Txirrindularitzari kalte handia eragin zaio dopinaren kontuarekin, eta Lance Armstrongek orain emandako pausoa garrantzitsua da kirol honengan berriro konfiantza egoteko. Berretsi da Armstrongen eta UCI-ren artean ez zela konplizitaterik izan".

USADA (AEBetako Dopinaren Aurkako Agentzia): "Armstrongen aitortza, norabide onean doan pauso txiki bat baino ez da. Zintzo jokatzen badu etorkizuneko akatsak zuzentzen, epailearen aurrean bere dopin jardueren berri emango du".

Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak): "Anbizioak gain hartu zion Armstrongi. Aitortu du dena gezur bat izan zela. Egoera zailean dago kirola, baina nik aurrera begiratu nahi dut. Gaurko ziklismoa ordukoaren desberdina da; 24 orduak kontrolatuta gauzkate".

Laurent Jalabert (txirrindulari ohia): "Armstrongek zerbait egiten duenean, aurretik kalkulatuta izaten du. Agian, beste zeozer izango du kontatzeko. Dopina hartzen zuenean, babestuta al zegoen? Pena da Armstrong bere deklarazioan urrutirago joan ez izana".

Valerie Fourneyron (Frantziako Kirol ministroa): "Armstrongek manipulatzen segitzen du. Esan beharrekoaren zati txiki bat baino ez du esan, eta auziak gardentasuna izateko pausorik ez du eman. Zigorretatik babestuta segitu nahi du".

Xabier Usabiaga (txirrindulari ohia): "Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta kirolean inoiz izan den gaizkilerik handiena gisa zigortuko dute. (...) Ez nintzen inoiz dopatu. Zin dagit. Baina egiteko asmoa nuen eta nire burua ataka estuan ikusi nuenean neronek eskatu nituen debekatutako sustantziak. Eskuan izan nituen. Ez nituen hartu. Baina erruduna naiz, errudun morala. Nik ere egingo nuen, denbora falta izan zitzaidan. Sistemaren biktima nintzen. Armstrong bezala. Ez gutxiago eta ez gehiago". Usabiagaren blogeko artikulua

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.