Erreakzioak

2014ko abenduaren 21a
13:13
Entzun

Lokarri (Paul Rios): "Jaurlaritzaren proposamena adostasun politiko eta sozial bat lortzeko abiapuntua izan daiteke".

EAJ (Aitor Esteban): "Jaurlaritzaren proposamenak aukera on bat eskaintzen du Espainiako Gobernuari argudioak kentzeko eta hari jarrera lotsagarriak utziarazteko".

EH Bildu (Juanjo Agirrezabala): "Jaurlaritzaren proposamena propaganda da, ez dagokion leku baten erdian kokatzen saiatzeko. Herritarrek ikusten dute alor horretan aurrerapausoak ematen ari direla, eta Eusko Jaurlaritzak modu zeharo nahasgarrian berkokatu nahi izan du bere burua".

PSE: Jaurlaritzak ETAri desarmatzeko egindako proposamena zentzugaetzat jo dute sozialistek. "Ez dugu uste egiaztatze batzordeen eta desarmerako komiterik behar denik, nahikoa litzateke ETAk desegiteko borondatea agertzea".

PP (Laura Garrido): "Euskal gizarteak ez du itxurakeria eta  antzezlan zentzugabe gehiagoren beharrik, eta bitartekariak ere ez dira beharrezkoak. ETArengandik behar dituguna ekintzak dira: utz ditzala armak eta desegin dadila".

UPD (Gorka Maneiro): "Ez da egiaztatze edo armagabetze batzorderik nahiz bitartekari nazional edo nazioartekorik behar, baizik eta Zuzenbide Estatuak funtzionatzea eta bere lana egitea, gaizkileak atxilotzea eta armak kentzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.