2012ko irailaren 9a
00:00
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia
«Uste dugu badela garaia jaiak berdintasunean bizitzeko, eta oinarri matxista duten gatazkak amaitzeko. Jaizkibel konpainiari babesa azaltzera etorri gara, hori lortzeko borrokan eredu delako».
Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria
«Pozgarria da ikustea Jaizkibel konpainia handituz doala. Baina penagarria da Alde Zaharrean gertatzen dena. Batzar Nagusietan onartu zen proposamen bat errespetua eskatzen zuena bi alardeentzat, baina ez da bete».
Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria
«Betiko alardearen alde dauden hainbat pertsonak beren ikuspegiaz egiten duten defentsa salatu nahi dut. Bortizki egiten dute. Konponbidea ez dut gertu ikusten. Urte batzuek igaro beharko dute lortzeko».
Iñigo Lamarca EAEko arartekoa
«Hemen, berdintasun eskubidea dago jokoan, eta arartekoak beti babestuko du hori. Oraindik asko dago egiteko. Gaur ikusi dugun moduan, herritar asko daude, gehiegi, berdintasun eskubide horren aurka».
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia
«Emakumeen eskubideak ez direla soilik Martxoaren 8an defendatzen. Ez du balio gainontzeko egunetan emakumeen eskubideak ez defendatzea; are gutxiago, gaurkoa bezalako festa batean».
Ainhoa Beola Aralarreko kidea
«Bada interes bat hau betikotzeko. Idoia Mendiari galdetu beharko litzaioke Emakunde saria eman zen egunean zergatik egon zen alarde parekideetako kideekin, eta gaur ez den Hondarribian egon».