Mariola Serrano
Biktimak Artatzeko Zerbitzuko zuzendaria
«Indarkeria matxista andreen eta gizonen arteko desberdintasunen adierazlea da. Desager dadin, prebentzio eta kontzientziazio lanetan jarraitu behar dugu, jarrera matxistak ez daitezen gazteengan errepikatu».
Ana Mato
Espainiako Berdintasun ministroa
«Emakumeen kontrako indarkeriarik ez dugu onartuko. Indarkeria hau ezabatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko diskriminaziozko harremanak bukatzeko, baliabide guztiak eraginkorrak izatea da helburua».
Emakunde
«Gizarteari dei egiten diogu honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duen gaitzespena adieraztera. Egun indarrean dauden genero arauak ez aldatzeko mehatxu tresna bat da genero indarkeria».
GipuzkoakoBatzar Nagusiak
«Genero indarkeria ez da arazo pribatu bat. Gizarte osoari eragiten dio. Hezkuntzan lan egin behar dugu, halako hilketak saihesteko. Elkartasuna azaldu nahi diegu hildakoaren senideei eta lagunei».
Eudel
«Gizon eta emakumeen berdintasunik ezaren adibide gordinena da genero indarkeria. Berehala eta eraginkortasunez aurre egin behar diogu arazoari. Bat egiten dugu erakundeen eta udalen protestekin».
Iñigo Lamarca
EAEko arartekoa
«Irmoki arbuiatzen dut Tolosan gertatutako hilketa. Genero indarkeria amaitzeak erabateko lehentasuna izan behar du botere publikoentzat. Berdintasunari lotutako balioak sendotu behar ditugu».
Rafaela Romero
PSE-EEko Gipuzkoako batzarkidea
«Genero indarkeriak etengabe urratzen du bizitzeko eskubidea. Ez dugu halakorik onartuko; erasotzaileek argi izan behar dute hori. Arazo hau amaitzeko, beharrezkoak dira elkarlana eta jardun politikoa».
Aralar
«XXI. mendean, onartezina da halako hilketak izatea. Benetako berdintasuna gizonen eta andreen arteko elkarlanarekin lortuko da. Gogorrago lan egin behar da, eta, beharrezkoa bada, egungo legedia zabaldu».
Ezker Batua
«Herritarrek gogor salatu behar dituzte halako erasoak, eta biktimei lagundu. Berdintasunez eta errespetuz egin behar da lan. Halako hilketak berdintasunaren aurkako eraso zuzena dira».
Emakumeen Mundu Martxa
«Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago. Emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol mekanismo gisa erabiltzen da indarkeria. Giza eskubideen urraketa larria da».