«Bilduk hauteskundeei begira egindako ekitaldia izan da»
Carlos Salvador
UPN
«Konferentzian onartutakoan ez dago berritasunik. Bilduk hauteskundeei begira egindako ekitaldia izan da. Salagarria da horren aurrean Espainiako Gobernuak erakutsi duen tolerantzia eta isiltasuna. Hemen zer gertatu den ez dakiten batzuek, ezin digute esan zer egin».
«Konferentzia iruzurra eta iraina da demokraziarentzat»
Gorka Maneiro
UPDko legebiltzarkidea
«Baieztatu da konferentzia iruzurra eta iraina izan dela demokraziarentzat. Badirudi nazioarteko bitartekariak ez dakitela zer gertatu den hemen azken 30 urteetan. Gainontzean, ezker abertzaleak erakarriko zituen halako ebazpena sinatzera. Ulertezina da».
«Onartutako agiriabat dator ETAren eta Batasunaren tesiekin»
Antonio Basagoiti
PPko EAEko presidentea
«Konferentzian adostu den agiria onartezina da edozein demokratarentzat. Izan ere, parekatu egiten ditu biktimak eta borreroak. Parez pare jartzen dituterroristen banda bat etaEspainiako nahiz Frantziako gobernuak agirian onartutako bost puntuak bat datoz ETAren eta Batasunaren tesiekin. Berritasun bakarra da nazioarteko izaera eman zaiela, eta haien kanpaina egin dela. Gainontzean, ez dago berrikuntzarik. Duela 20 urte onar zezaketen agiria.Hau ez da ETArekin amaitzeko bidea. Hori lortzeko modu bakarra legea betetzea da, eta ETA baldintzarik eta eskakizunik gabe desagertzea. Sozialistei ere eskatzen diegu agiria gaitzestea. Izan ere, ETAri arrazoia emateak terrorismoa berriro agertzea ekar dezake».