«Deitoratzen dugu Herrizaingo Sailaren atzerapausoa»
Martin Garitano
Gipuzkoako ahaldun nagusia
«Hondarribiko udal gobernuari aurrerapausoak eman ditzan eskatzen diogu». [...] «Deitoratu egin behar dugu aurten, hamabost pasatuta, Herrizaingo Sailak eman duen atzerapausoa».
«Ez dute nahi andreak jaiaren erdigune sinbolikoan aritzerik»
Laura Gomez
Gipuzkoako Aldundiko Berdintasunerako zuzendaria
«Gatazka politikoa edo kulturala dela pentsarazi nahi izan dute, baina genero gatazka baino ez da, ez dute nahi andreak jaiaren erdigune sinbolikoan aritzerik».
«Zergatik egin aldaketa alarde mistoari eta ez tradizionalari?»
Arantxa Elizondo
Emakundeko idazkari nagusia
«Ez ditugu zertan zalantzan jarri Herrizaingo Sailaren irizpideak, arriskua saihesteko neurria izan liteke eta. Gure kexa zera da: zergatik egin zaio aldaketa alarde mistoari, eta ez tradizionalari?».
«Ikusitakoak ikusita, pedagogia asko dago egiteko»
Julia Hernandez
Arartekoaren ondokoa
«Penagarria da XXI. mendean, eskubideen konkistak finkaturik daudela uste genuela, hala ez dela ohartzea. Ikusitakoak ikusita, nago pedagogia asko dagoela egiteko».
«Bozkatzeko eskubidearen aurretik beharko luke honek»
Josebe Iturrioz
Tolosako Berdintasunerako teknikaria
«Ene lagun batek esaten duenarekin bat nator: alardean parte hartzeko eskubideak beharko luke lehenik, eta botoa ematekoak ondoren. Anakronismo izugarria dago».
«Bazterkeria saihets liteke,jaia publiko izendatuta»
Aintzane Ezenarro
Aralarreko legebiltzar taldeko bozeramailea
«Atzera egin beharrean, aurrera egin behar da, eta badaude horretarako proposamenak. Arartekoak jaia titulartasun publikoko izendatzea proposatu zuen joan den urtean. Bat gatoz harekin».
«Andreen eskubideakatzean utzi ditu Emakundek»
Ana Etxarte
Alternatibako Bilboko zinegotzia
«Hondarribiko alkatearen, Herrizaingo Sailaren eta botere judizialaren jarrera salatzen dugu, baita Emakunderena ere, andreen eskubideak bermatu beharrean, atzean utzi dituelako».
«PSE eta EAJk andreen aurkako egoerak sostengatzen dituzte»
LAB
«Hitzez emakumeen eskubideen alde agertzen diren arren, esaterako, berdintasun legeak adostuz, praktikan andreen eskubideen aurkako egoerak sostengatzen dituzte PSE eta EAJk».