Erreakzioak

2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Emakunde



«Emakumeen aurkako indarkeria da gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena. Indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat da».

Iñigo Lamarca

Arartekoa

«Botere publikoen egiteko garrantzitsuenetakoa izan behar da genero indarkeria amaitzea. Balio soziokulturalak indartuta, emakumeen aurkako erasoak eragiten dituzten ideia eta jarrerak desagertuko dira».

EmakumeenMundu Martxa

«Emakumeen aurkako indarkeria gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Mota honetako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago».

Lohitzune Txarola

Gipuzkoako Batzar Nagusien presidentea

«Hernaniko kasua bezalakoak berehala baztertu behar dira gizartetik, indarkeria eredu higuingarriak direlako. Emakumeen aurkako erasoei aurre egiteko gizarte osoak bat egitea ezinbestekoa da».

Arantza Kiroga

Eusko Legebiltzarreko presidentea

«Legeak gogortzea bide eraginkorra izan daiteke genero indarkeriari aurre egiteko. Horrela, baliteke, erasotzaileak indarra erabili aurretik zalantzan jartzea burutuko duen horrek merezi ote dion».

Andoni Amonarraiz

EAJ

«Barru-barrutik gaitzesten dugu gertaturiko hilketa eta erasoa, eta genero indarkeria orokorrean. Familiari gure dolumin eta babes guztia eskaintzen diogu, eta Hernanin gertaturikoa gogor salatzen dugu».

Iñaki Arratibel

Hamaikabat

«Eraso sexistak ez dira etxe barruko gaiak, eta erakunde zein herritarren parte hartzea beharrezkoa da horrelako portaerak gizartetik desagerrarazteko. Hilketa bortitz hauen aurrean ezin da beste aldera begiratu».

Arantza Gonzalez

Ezker Batua-Berdeak

«Era honetako hilketak amaitzeko modurik onena gizarte osoaren gaitzespena da. Hala, genero indarkeria burutzen dutenak bazterturik sentituko dira familiaren, adiskideen eta gizartearengandik».

Estefania Morcillo

PSE-EEren Hernaniko bozeramailea

«Gizarteak eta erakundeek erantzun sendo eta tinkoaeman behar diete emakumeen aurkako erasoei. Sexu indarkeriari aurrez aurre begiratzeak biktimen aurrean ere konpromisoa erakusten du».

Bibiana Aido

Berdintasunerako Espainiako idazkaria

«Genero indarkeriak mendeetako abantaila daramakigu, eta ez da erraza genero eraso eta ezberdintasunekin amaitzea. Baina botere politikoek badituzte horretarako tresnak, eta lanean jarraituko dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.