Euskalerria Irratiari lizentzia emango diotenaren albisteak erreakzioak eragin ditu; hainbat alderdi politiko, sindikatu, hedabide, kolektibo eta herritarrek euren iritziak plazaratu dituzte.
ELA
ELA sindikatuak Euskalerria Irratia zoriondu du, "ia hogei urteko borrokaren ondoren" lizentzia lortzeagatik. "UPN-PSNren gobernuek agindutako euskararen aurkako jazarpen kulturala eta politikoa agerian geratu da", gaineratu du sindikatuak.
Kontseilua
Lizentziak "urtetako bidegabekeriari" amaiera eman diola eta euskaraz bizitzeko bidean "herritarren indarrez egindako urratsa" dela adierazi du Kontseiluak.
Iruñerriko AEK
Euskalerria Irratia osatzen duen komunitate guztiari eta "bidean borroka honetan parte hartu eta egun gurekin ez daudenei" zorionak eman dizkie Iruñerriko AEKk.