Imanol Lazkano (bertsolaria): "Gure idoloa zen Lasarte. Bertsolari bezala beste inor ez zituen dohainak zituen. Hizkuntzalari ona zen; kantaeran, erriman eta neurrian ez dut uste berdinik izan zenik".
Jon Lopategi (bertsolaria): "Bertsolari perfektu bat aukeratzekotan Lasarte hartuko genuke. Goxoa kantaeran, perfektua erriman eta neurritan, eta sekulakoa euskaran. Serio eta errespetuz, jendea beti erakartzen zuen".
Miguel Mari Elosegi ‘Luze’ (bertsolaria): “Lasarte bertsolaritzaren zutabe bat da. Zuzentasunari eta errimari begiratuz gero, fenomenoa zen. Artista zen; hitz gutxitan asko esaten zuen”.
Txomin Garmendia (bertsolaria): "Nik ezagutu dudan bertsolaririk txukunena izan da. Ez zuen indar handirik abestean baina, kantari hasten zenean, isiltasuna sortzen zen inguruan eta bere hitzak entzuleen belarrietan sartzen ziren”.