Jose Joaquin Rojas (Movistar): "Denboraldi honetan zorte txarra izan dut osasun aldetik. Ez naiz oso ondo heldu Euskal Herriko Itzulira, baina garaipena iritsi da".
Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi): "Urduritasuna egon da etapan, oso-oso erritmo handikoa izan da. Ni ondo nago sasoi aldetik, dena egin dut hona ondo iristeko".
Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi): "Gustura aritu naiz itzuleran. Etxean aritzeak betiere ilusioa egiten du. Gu ondo heldu gara eta itzulia irabaztera etorri gara. Presio handia sumatzen dugu, ordea".