Erreakzioak

2012ko apirilaren 13a
14:55
Entzun

Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea): "Egin daitekeen eskaririk argiena da".

Pello Urizar (EA): "EPPK kontziente da bizitzen ari garen garai berriaz, eta Espainiako Gobernuak bere gain hartu behar du hitz egiteko beharra".

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartea: "EPPK-ren izendapen berriekin ETAk erakusten du presoak kontrolatu nahi dituela espetxeetan".

Patxi Zabaleta (Aralar): "Presoak ETAren jardun armatuaren amaierarekin bat etorriz gero, komenigarria litzateke Espainiako Gobernuak haiekin hitz egitea".

Emilio Olabarria (EAJ): "EPPK-ren mintzakide talde berria ez da argia, banatuta daude, eta hainbat mintzakide kolektibo daude".

Herrira mugimendua: "Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien muturreko neurriak eta salbuespeneko legedia bertan behera utzi eta konponbide integral bat eraikitzera bidean Euskal Preso Politikoen Kolektiboen parte hartzea ahalbidetuko dituen neurriak abiatzea eskatzen dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.