Erreakzioak

2014ko maiatzaren 26a
00:54
Entzun

Artur Mas (Kataluniako Geranalitateko presidentea, CiU): "Emaitzak ikusita, [prozesu subiranista] guztiak aurrera segitzen du, pausorik atzera ez. Jendeak gugan konfiantzen segitzen du, era batera edo bestera". 

Josep Anton Duran Lleida (CiU): "Parlamentari kopuruari eutsi diogu. PSCren galerak ERCri egin dio mesede".

Josep Maria Terricabras (ERC): "Garrantzitsuena ez da ERCk irabazi duela Katalunian, baizik eta galdeketaren aldeko indarrok emaitza onak lortu ditugula. Prozesua indartuta atera da".

Oriol Junqueras (ERCko presidentea): "ERCren garaipen hau datorren azaroaren 9ko galdeketaren zerbitzura jarriko dugu. Kataluniako independentziara begira beste aurrerapauso bat eman dugu".

Pere Navarro (PSCko idazkari nagusia): "PSCk ez ditu emaitza onak izan. Gogoeta egin beharko dugu".

Alicia Sanchez-Camacho (PPC): "Masek erakutsi du bera dela ERCren hautagairik onena. Bere jarrera berrikusi beharko luke, edo dimisioa eman. Guretzat, hauek izan dira hauteskunderik zailenak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.