ekialde hurbila

Erreferendumaren inguruan hitz egiten jarraitzea erabaki dute Hamas-ek eta Al Fatah-k

Egun batean bigarren bilera dute Ismail Hania Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroak eta Mahmud Abbas presidenteak Gazako eta Zisjordaniako palestinarren artean egitekoa den erreferendumaren inguruan, baina ez dira ados jarri, eta oso iritzi ezberdinekoak direla erakutsi dute. Dena den, hitz egiten jarraituko dutela adierazi dute.

2006ko ekainaren 12a
12:20
Entzun
Hamasek uko egin dio uztailaren 26an egingo den erreferemdumari "oso arriskutsua" delako, Ismail Haniaren ustez. "Palestinarren artean zatiketa historikoa eragin dezake". Said Siam Palestinako Barne ministroak esan duenez, ordea, "diferentziak nabarmenak dira, baina orain hitz egiten ari gara nola jarraitu hizketan. Palestinako eremu politikoa nahikoa zabala da akordio handi bat lortu ahal izateko".

Palestinarako Jarraipen Batzordeak Abbasen Gazako bulegoan bilera egingo du gaur gauean. Batzorde horretan daude bai Hamas eta baita Al Fatah ere, beste hamaika talde gehiagorekin batera.

Erreferendumaren inguruan adostasuna lortu nmahian bilerak egiten ari diren bitartean, kalean istiluak egon dira. Hamaseko kideek hainbat kohete jaurti dituztela-eta Amir peretz Defentsa ministroak ohartarazi du 48 ordutan ez badira eraso horiek amaitzen neurriak hartuko dituztela segurtasun neurriek, eta Hamaseko edozeinen kontra egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.