Abortua

Erreforma gogortu edo ez, Konstituzionalari itxarongo dio PPk

PPk Espainiako Kongresuan duen eledunak azaldu du komeni dela Auzitegi Kostituzionalak erabakitzeke duen helegitearen epaiari itxarotea, "etorkizuneko legislazioa" zehaztuko duelakoan.

2015eko uztailaren 10a
22:25
Entzun

PPk ez du, oraingoz behintzat, abortuaren erreforma gehiago estutuko. Rafael Hernando PPren Kongresuko eledunak argitu du auzia. PSOEren ekimenez 2010ean indarrean jarri zen legeari helegitea aurkeztu zion PPk berehala, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du oraindik erabakirik hartu helegite hari buruz. Abortuaren legeari erreforma sakonagoak egin edo ez erabakitzeko, epai horri itxaron behar zaiola esan du PPko eledunak.

Madrilen konferentzia politikoa egiten ari da PP, eta han hitz egin du Hernandok. Konstituzionalaren epaiak oinarriak jarriko lituzke etorkizuneko legediarentzat, eta ez da komeni aurreratzea, PPkoaren esanetan. "Horrela, saihestuko dugu gobernu aldaketa bat dagoen bakoitzean abortuaren legea aldatzen ibiltzea".

Hernandok argitu du horregatik egin duela PPk erreforma partzialago bat. Neska adingabeek, lehen, ez zuten gurasoen baimenik behar abortuak egiteko; PPren erreformarekin, orain, gurasoen baimena behar dute. Ia lau urteko eztabaiden ostean, hori izan da PPk legeari egin dion aldaketa nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.