Hondakinak

Errefusa %15era murriztu dute Tolosaldean atez atekoa darabilten herriek

Tolosaldeko Mankomunitateak zorionak eman dizkie Alegiako, Amasa-Villabonako, Anoetako, Irurako eta Zizurkilgo herritarrei.

Berria.info
2013ko urriaren 28a
15:28
Entzun

Tolosaldean (Gipuzkoa) ekainean atez ateko bilketa jarri zuten herriak hondakinen %85 inguru selektibo biltzera iritsi dira. Ordura arte hondakinen %80 baino gehiago zabortegietara bidaltzen ari zirela eta orain %15 besterik ez, hori nabarmendu du Tolosaldeko Mankomunitateak, eta zorionak eman dizkie Alegiako, Amasa-Villabonako, Anoetako, Irurako eta Zizurkilgo herriei.

Datuok berretsi egiten dute "atez ateko sistema baten alde egitearen erabakia", mankomunitateko ordezkarien hitzetan.

Kalean zabor poltsak uzten ari diren herritarrei ere zuzendu zaie mankomunitatea: "Kalean zabor poltsak uztea ez da inorentzat soluzio". Beste herritarren aurrean "errespetu falta" adierazten duela, eta arau hausteak direla oroitarazi die horretan ari direnei.

Bereizita bildutako hondakinen erdiak organikoak dira, konpost egiteko erabiltzen ari direna.  Hilean 78.000 kilo jasotzen ari dira bost herri horietan. Gainera, 350 familia etxean konposta egiten ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.