Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik egindako hitzak adierazpen askatasunaren babespean daudela iritzi dio EAEko Auzitegi Gorenak, eta beraz, absolbitu egin dute.
2002ko otsailaren 26an prentsaurrekoa egin zuten Batasuneko zenbait buruzagik, Arnaldo Otegi tarteko. Egun batzuk lehenago, Guardia Zibilak 'Euskaldunon Egunkaria' itxi eta operazio berean hamar lagun atxilotu zituen. Euskal Herrian kezka handia zegoen atxilotuek jasango zuten tratuaz, eta kezka hori areagotu zen otsailaren 25ean, Martxelo Otamendik guardia zibilen esku jasandakoen berri eman zuenean, Soto del Realeko espetxearen atarian. Gauzak horrela, Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregea Euskal Herrira etorri zen, Bizkaiko Itsasadarreko zentral elektrikoa inauguratzera, eta ekitaldi horretan Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak harrera egin zion Espainiako erregeari. Batasunak gogor salatu zuen Ibarretxeren jarrera, eta testuinguru horretan egin zituen Otegik adierazpenak: "Nola liteke errege espainiarrarekin argazkia ateratzea, hura armada espainiarraren buru nagusia, torturatzaileen arduraduna izanik?", galdetu zuen.
Horregatik epaitu zuten, baina auzitegiak Otegi absolbitzea erabaki du.
Politika
"Erregea iraintzeagatik" egindako epaiketan absolbitu egin du Otegi EAEko Auzitegi Nagusiak
"Erregea iraintzea" leporatuta epaiketa egin zioten Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiri EAEko Auzitegi Nagusian. Epaitegiak Otegi absolbitzea erabaki du, baina hala ere, esandako hitzak "desegokiak, injustuak, iraintzaileak eta errealitatez kanpokoak" zirela iritzi dio. Edozein modutara, hitz horiek adierazpen askatasunaren babespean daudela dio. Epaiketan, 15 hileko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak Otegirentzat, Espainiako erregea Espainiako indar armatuen buruzagia izanik "torturatzaileen burua" zela esateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu