700.000
Erregeetako loteriak Lekeition utzitako dirua.
• Sari nagusirik ez du ekarri Euskal Herrira Erregeetako loteriak. Hirugarren sariak tokatu dira. Diru gehien Lekeition (Bizkaia) banatu dute: han saldu dute osorik 88690 zenbakia, eta, beraz, 700.000 euro joan dira guztira. Txartel bakoitzeko, 1.400 euro. Honako herri hauetara ere iritsi da hirugarren sarien arrastoa: Bizkaian, Bilbora, Getxora, Elorriora, Zallara eta Galdakaora; Gipuzkoan, Donostiara, Azpeitira, Zarautzera, Beasainera eta Errenteriara; eta Araban, Gasteizera. Nafarroan ez da zorterik izan. Proportzioan, bizkaitarrek gastatu dute diru gehien loterian: 25,85 euro biztanleko. Nafarrek jarri dute diru gutxien: biztanleko, 14,03 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu