Erregeetako loteria

Erregeetako loteriaren lehen sariak 100 milioi utzi ditu Bilbon

5.685 izan da zenbaki saritua, eta Deustua auzoan saldu dute osorik. Bigarren sariaren zati bat Gasteizera, Anoetara (Gipuzkoa), Eibarrera (Gipuzkoa) eta Cordovillara (Nafarroa) joan da. 18.442 zenbakiak jaso du.

Erregeetako loteriaren saridunetako batzuk ospakizutenetan, gaur, Bilboko Ziortza tabernan. MIGUEL TOñA, EFE
2018ko urtarrilaren 6a
15:54
Entzun

Bizkaiko hiriburuan saldu dute Erregeetako loteriaren lehen saria jaso duen zenbakia. 5.685 zenbakiari egokitu zaio, eta Deustuan saldu dute osorik, 19 zenbakidun loteria administrazioan.

Serie bakoitzeko, bi milioi euroko saria jasoko dute zenbakiaren jabeek. Dezimo bakoitzari 200.000 euroko saria dagokio. Guztira, 100 milioi euro banatu dira Bilbon. Horietatik, 26 Arangoiti auzoko Ziortza tabernak banatu ditu, jabeak 123 dezimo saridun erosi baitzituen Deustuan, ondoren tabernan saltzeko.

Horrez gain, bigarren sariaren zati bat Gasteizera, Anoetara (Gipuzkoa), Eibarrera (Gipuzkoa) eta Cordovillara (Nafarroa) joan da. 18.442 zenbakiari egokitu zaio. Gasteizko Alde Zaharrean saldu dituzte dezimo batzuk, Ayala Kantzilerra 7 helbidean; Anoetan, San Juan kaleko 6 zenbakian saldu dira beste batzuk; Eibarren, Errebal kaleko 15.ean, eta Cordovillan, La Morea merkataritza zentroko loteria saltokian. Serie bakoitzeko 750.000 euro jasoko dituzte zenbakiaren jabeek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.