ERREKALEOR

Errekaleor eraisteko proiektua lizitatzea onetsi dute EAJ, PSE eta PPk

Auzoa botatzeko lanen proiektua lehiaketa publikora ateratzea onartu dute Gasteizko Udalean. 50.000 euroko aurrekontua izango dute lanek. Uztailaren 14ra bitarteko epea izango da proposamenak aurkezteko.

150 lagun inguru bizi dira Errekaleorreko etxeetan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 6a
13:13
Entzun

Erabakia 21 Zabalgunearen batzarrean hartu dute, eta hiru alderdien botoei esker egin du aurrera. PPk nahi du auzoa sei hilabeteko epean eraistea, eta txosten juridiko bat eskatu du jakiteko zein den bide azkarrena desalojoa eta eraistea gauzatzeko.

EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuak, berriz, urtebeteko epean bota nahi du auzoa. EH Bildu, berriz, auzoa eraistearen aurka azaldu da, eta erabakia "higiezinen bullyingarekin" lotu du.

Ahal Dugu-k "harridura" azaldu du erabakiaren aurrean; argudiatu du epaitegien baimena beharrezkoa dela auzoa eraisteko, eta horretarako baimenik ez dela eskatu oraindik. Argitzeko auzia eraitsi behar den edo ez, Ahal Dugu-k eskatu du "txosten independente bat" egin dadin etxebizitzen egiturazko baldintzen inguruan.

Errekaleorreko egitasmoak milaka pertsonaren babesa jaso zuen asteburuan, manifestazio koloretsu batean. Antolatzaileen arabera, 10.000 lagun inguru elkartu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.