POLITIKA

Errekondo: "Erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida egingo da, haiei gustatu ala ez"

Espainiako Kongresuak ez zuen atzo tramitera onartu autodeterminazio eskubidea arautzeko BNGk, ERCk eta Amaiurrek aurkeztutako lege proposamena.

2013ko otsailaren 13a
13:25
Entzun

Hiru alderdiek kritikatu egin dute PPren jarrera, eta "antidemokratikotzat" jo dute. "Erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida ukatzea" leporatu diote PPri.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuaren arabera, agerian geratu da Espainiaren “izaera antidemokratikoa” eta bertan dagoen "demokraziaren kulturarik eza". "Gure herrietako gizarteetan dabilen eztabaida ukatu nahi dute", esan du Errekondok.

Hala ere, BNG, ERC eta Amaiurreko ordezkariek adierazi dute erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida, "modu batera edo bestera, egin egingo" dela. Ekimenaren hiru bultzatzaileek adierazi dute oraingoz Kongresuko mahaiak ez diela ebazpena modu ofizialean igorri, baina jaso bezain laster helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.