Errekondo: «Errauste plantaren proiektua atzeratu daiteke»

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Garapen Iraunkorreko Batzordean mintzatu zen atzo Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea, udalerri horretan atez atezko hondakin bilketa nola egiten duten azaltzeko. Sistema horren bitartez zaborra bilduz «arazo larri bati konponbidea» eman diotela azaldu zuen, eta hautu horren aldeko apustua egin; Zubietan errauste planta eraikitzeko asmoa albora laga behar dela defendatu zuen: «Oraindik atzeratu daiteke». Atez ateko bilketari esker, birziklatze mailak «irauli» egin direla gogorarazi zuen Usurbilgo alkateak, eta bide horretan jarraitzea ezinbestekoa dela esan zuen. «Gipuzkoa Europako eta munduko herri aurreratuenen artean jar dezakegu. Baina horretarako ez dugu teknologia garesti toxiko bat behar».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.