HONDAKINAK

Errekondo: "Helburua bada osasuna eta ingurumena babestea, atez atekoa da aukera bakarra"

Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateari elkarrizketa digitala egin dio BERRIA.INFOk. Haren arabera, erraustegia "inposaketa" hutsa da, eta atez ateko sistema da egokiena zaborrak egoki kudeatzeko. Asteburuan galdeketa egingo dute Usurbilen atez ateko sistemaz.

2010eko otsailaren 23a
19:02
Entzun
Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak atez ateko sistema jo du sistema egokien zaborrak kudeatzeko. BERRIA.INFOn egindako elkarrizketa digitalean esan duenez, erraustegia "inposaketa" hutsa da, eta hari aurre egiteko sistema onena da atez atekoa. "Helburua bada osasuna eta ingurumena babestea, atez atekoa da aukera bakarra".

Nabarmendu du sistema berria ezarri zutenetik %80 birzklatzen dutela Usurbilen. Hala, Gipuzkoako Diputazioari eskatu dio sei urtez atzeratzeko erraustegia ezartzeko plana eta zabaltzeko gainerako herrietara atez ateko sistema. "Lortzen dituen emaitzak kontuta hartuz, inolako zentzurik ez du osasunari kalte egiten dion errauste programarekin aurrera egiteak".

Bi urte dira Usurbilen atez ateko sistema ezarri zutela. Datorren asteburuan galdeketa egingo dute herrian, sistemarekin jarraitu edo ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.