«Jarrera autoritario eta baztertzaileak» alde batera uzteko, eta euskal gatazka politikoaren konponbidean «modu baikorrean» parte hartzeko eskatu dio PPri Xabier Mikel Errekondo Espainiako Kongresuko Amaiurren bozeramaileak. Helegitea aurkeztu ondoren, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean PPren jarrera kritikatu zuen Errekondok: «Hego Euskal Herriko 334.000 herritarren ahotsa errespetatu gabe jarraitzen du PPk; Euskal Herrian zabaldu den garai politiko berria onartzeko zailtasun handiak ditu».
Amaiurreko bozeramailearen arabera, talde parlamentarioa ukatu izana «erabaki politiko bat» izan zen, «PPko diputatu batzuek onartu zuten moduan». Errekondok adierazi zuenez, «ordua da gizarte eragile eta politikoak mahai berean eseri eta aukera politiko zein eskubide guztiak errespetatzeko».
Errekondo: «PPk alde batera utzi behar ditu jarrera autoritario eta baztertzaileak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu