Irudia. Iruñea
ERREKTORETZA, ALDARRIZ ESTALIA
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzara eraman dute kexua bertako langileek. Administrazioko eta zerbitzuetako langileak protestan ari dira, errektoretza taldeak beren aldarriak aintzat hartzen ez dituela eta lan negoziazioa etenda dagoela salatuz. Elkarretaratzea egin zuten atzo, eta kezkaturik agertu ziren; otsailaren 28ko grebaz geroztik, errektoretzak ez diela kasurik egin, eta lan baldintzei buruzko erabakiak «inposatu» egingo dizkiela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu