hizkuntz normalizazioa

Errenta aitorpena euskaraz egiteko eskubidea urratu dela salatu du Kontseiluak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jakitera eman du errenta aitorpena euskaraz egiteko eskubidea ez dela bermatua izan. Euskal Herriko zenbait banketxe, sukurtsal eta administrazio aukeratu ditu Kontseiluak hizkuntza-eskubideak betetzen diren jakiteko. Atera duten ondorioa, aztertutako banketxeen sukurtsalen erdiak baino gehiagok errentaren zerbitzuan ez duela euskarazko eskaintzarik egiten.

2005eko uztailaren 14a
12:58
Entzun
Errentaren zerbitzuan euskarazko eskaintzarik egiten den jakiteko, azterketa bat egin du Kontseiluak. EAEko eta Nafarroako Administrazioaren jarrera ere aztertu du. Euskal Herriko Administrazioek leku askotan gaztelaniaz bakarrik helarazi dute errenta aitorpenaren informazioa. Era berean, herritarrei ukatu egin zaie “hainbat arrazoi direla medio” gaztelaniaz jasotako errenta aitorpenen euskaratzea.

Kontseiluko bozeramaileek adierazi dutenez “leku askotako estankoetan aurki zitezkeen inprimakiak gaztelania hutsez eginak ziren”. Eta zenbait banketxeen sukurtsaletan euskaraz egin nahi izan duten askok ez dute aukerarik izan edo beste sukurtsal batera jo behar izan dute.

Horren aurrean, Kontseiluko ordezkariek zerbitzu “integrala” topatzea kasik ezinezkoa dela nabarmendu dute. Gaineratu dute, euskaraz eskainita ere, eragozpenak sortu direla komunikazioan, “ez baita behar adinako maila ezartzen”.

Zenbait herritarrek errentaren aitorpena euskaraz egin ezin dela kexatzeko, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko ‘euskararen telefonoan’ egin dute salaketa.

Halere, Kontseiluak txalogarriak diren jokamoldeak ere nabarmendu ditu. Lagungarriak izan dira udal batzuek bere kabuz mezua zabaldu izana, entitateei zuzenean zabalduta eta, udal batzuetako buruek egin duten agerraldi publikoa errenta euskaraz lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.